Policarpo Benito Julián Berasaluce Olano

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Usurbil (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1897-08-16
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Papergilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: IR

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Gurasoak: Javier eta Sabina Emaztea: Maria Francisca Zaldua Anai-arrebak: Concepcion, Candida, Josetxo, Luis Seme-alabak: Javier eta Maritxu

Biografia:

Benito Usurbigo Txikierdi auzoan jaio zen, baina laister Villabonara joan zen eta hura izan zuen bizitoki.

Herriko musika bandan bonbardinoa jotzen zuen eta beste herrikide batzuekin batera, Behar Zana elkarteko bazkide fundatzailea izan zen.

Aita, Javier de Berasaluce, ingeniaria zen, ama, Sabina Olano, piano irakaslea eta Gorriti musikariaren ikaslea. Bere arrebak, Concepcionek, magisteritza ikasketak egin zituen Oviedon, 1909.ean lizentziatuz. Beste arreba, Candida, piano irakaslea eta Usandizaga maisuaren ikaslea. Anaia Josetxo, berriz, Argentinan oso gazterik zendu zen. Honi Chato del Puente izena ezarri zioten, gerora Benitok izen hori jasoko zuen kartzelan. Beste anaia, Luis, gazterik hil zen Londresen, han Mª Luisa Allenderekin bizi zen.

1931n, beste errepublikazale batzuekin batera, Villabonako Langile Kooperatiba sortu zuen, langile klaseari eta eguneroko otordua egiteko ere zailtasunak zituzten herritarrei laguntzeko, produktuak prezio merkeagoan salduz.

1936an, gerra hasita, Benitok Villabonatik ihes egin zuen eta 1941ean itzuli zen etxera baldintzapeko askatasunean. Bost urtez egon zen kanpoan.
 

 

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostiako Plaza (Donostia, Gipuzkoa)
  • Data: 1937-10-23 / 1940-12-19

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Matxinada militarrari laguntza ez dago erabilgarri Auzitaratze sumarisimoa arrunta Gerra-kontseilua 12 urte, 1 egun 1940-12-19 7 urte 1941-01-20 [1]
Oharrak:

[1] - Erabateko desgaikuntza dakarren zigor osagarria ere ezarri zioten

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Valdenoceda Espetxe Zentrala (Burgos) Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga) 1940-04-18
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga) Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) 1940-06-16

Frogaren elementuak

  • Amasa-Villabona una mirada al pasado II: la historia no contada. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-606-5652-04). - (Bibliografia).
  • Martutene Espetxeko Artxiboa DB. Iturria: Aranzadi datu basea. - (Datu Basea).
  • "Negar franko egingo zuen aitak" dokumentala. Iturria: Amasa-Villabonako udal artxiboa. - (Dokumentazio audiobisuala).
  • 3503-40 Prozedura sumarisimo arrunta. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • 2853 espediente prozesala, esp. 003. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). - (Espetxe-espedientea).
  • Baldintzapeko Askatasunaren ziurtagiria. Iturria: Aritza Kultur Elkartea. - (Espetxe-fitxa).

Oharrak:
9 kartzeletan egon zen: Moreda (Asturias), Villamanin (Leon), Valencia de Don Juan (Leon), San Marcos (León), Burgos, Valdenoceda (Burgos), Tabacalera (Bilbao), Larrinaga (Bilbao) eta Ondarreta (Donostia)

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana