Gertuko oroimena – Historia

1960ko hamarkadaren ondoren gerra bizi ez zuen gazte belaunaldia adin nagusikoa izatera iritsi zen. Ikasle, langile eta euskal kultura, lan eskubideak eta erregimen aldaketa berreskuratzeko konpromisoa duten herritarren klase berri bat sortu zen, hein handi batean ez zuenak erbestealdiko alderdi politikoekin zerikusirik, baina Europan eta Latinoamerikan ematen ari ziren aldaketak medio diktadurari aurre egiteko era berriak aurkitu zituenak. Euskal Herria frankismoaren aurkako gune nagusienean bihurtu zen urte horietan, nagusiki frankismoaren aurkako talde eraginkorrenek nazio-aldarrikapenak eta klasearteko borrokak elkartzeko izan zuten gaitasunagatik. Garai horretan sortu zen euskal gatazka bezala ezagutzen duguna, diktaduraren aurkako erresistentzia, horren erantzuna polizia-gorputzen bereizi gabeko indarraren erabilera, gerra-kontseiluak eta Auzitegi eta salbuespen legeak izanik. Diktadorea hil ondoren irauten duen gatazka soziopolitikoa da eta egun ezin dena amaitutzat eman, baina ETA-k 2011n indarkeria utzi zuenetik, garai zehatz batekin lotzen diren indarkeria moduak eta behartzeko bideak behin betiko amaierara bideratuta daude. Hemen, euskal gatazka politikoarengatik giza eskubide nagusienen urraketak jasan dituzten eta jasaten jarraitzen dituzten pertsona guztiak biltzen ditugu.

 

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana