Proiektua

2000. urtetik hona Aranzadi Zientzia Elkartea ikerketa lan desberdinak garatzen ari da oroimen historikoa eta gertukoa berreskuratzearen alde, hala nola lan horren hedapena euskal lurraldean. Ikerketa hauek Gerra Zibilean eta ondorengo diktadura frankistan errepresaliatutako pertsonen bilaketetan eta ehorzketetan oinarritu dira, baina baita herrietan egin diren ikerketetan ere, matxinada militarra eman zenetik gaur egun arte.

Era berean, 2010. urte hasieratik, Aritza Kultur Elkarteak, Amasa-Villabonako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gerra zibilaren eta lehen frankismoaren ondorengo gertakariak ikertu zituen, helburu bikoitzarekin. Alde batetik, ezkutatua izandako ediaren zati bat jakiteko nahi historikoa batetik, eta sortutako ezagutza herritarren eskura jartzea. Horretarako, «Frankismoaren aztarnak arakatzen II: egiarean minak» bezalako liburuak idatzi zituzten, baita «www.amasavillabonaoroitzen.net » webgunea ere, urteetan zehar jasotako informazioa bertan aurkeztuz. Beraz, haren lana funtsezkoa izan da egin dugun ikerketa garatu ahal izateko.

Ikerketa historiko hauek gizartearen eta euskal erakundeen eskaera bati erantzuten diote, gai honi buruz dauden gabeziaz ohartarazi ondoren. Nahiz eta diktadura garaiko eta ondorengo gerra gertakizunak eta agintearen egiturak ondo ezagunak izan unibertsitatearen inguruko ikertzaileek egindako lanei esker, hauek ez dituzte biktimak gogoan hartu. Ia zortzi hamarkadetan zehar gerrako izugarrikeriak, errepresio frankista eta euskal gatazka bezala ezagutzen dugunaren ondorio izan den indarkeria jasan dutenen izen-abizenak.

Hori dela eta, egiten ari garen lanarekin milaka euskal herritar errepresaliatuei izen-abizenak jarri ahal izan dizkiegu. Hobi edo agiritegietatik (agiritegi militarrak, poliziaren agiritegiak, toki-agiritegiak, elizako agiritegiak) ateratako pertsona ezezagunak. Amasa-Villabonakoa bezalako ikerketei esker tresna desberdinak garatzen dira, herritarrek eta erakundeek egia eta gertatutakoa zentsura gabe ezagutu dezaten, garaia edo egileen araberako indarkeria mota desberdinak ezkutatu gabe. Beraz, gertatutako guztiaren ezaguera orokorra eskuratzen da, egondako indarkeria guztiarena eta biktima guztiena. Parekatu gabe, baina batez ere, inor ahaztu gabe.

Horrela, web tresna honen bitartez eta Amasa-Villabona Oroimena egitasmoarekin batera garatutako ikerketak eta hedapen jardueren bitartez, Amasa-Villabonako Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Nazioarteko Eskubidea bete nahi du Giza Eskubideen gaian, bereak eginez Egia, Justizia eta Erreparazioaren oinarriak. Azken finean, talde-oroimenean sartzeko helburuarekin gertatutakoaren egia bilatu eta zabaldu, justizia egin erakunde publikoak garen heinean eta gure baliabideen barruan eta giza eskubide nagusienen urraketak jasan zituztenak erreparatu. Helburu nagusi horiek dira egitasmo honetan konpromiso utziezinak bihurtu direnak.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana