Tolosako hilerritik Amasako hilerrira ez daude kilometro asko, baina historiaren pasarte honetan urte asko pasatu dira. 1936ko urriaren 1ean Joxe Agustin Garmendia Urkola, Joxe Garmendia Iraola eta Kruz Iribarren Ezkioga billabonatarrak fusilatu egin zituzten Tolosako hilerrian. Urte batzuk geroago, bere gorpuzkinak Amasako hilerrira eraman zituzten. Bihar, 2014ko martxoaren 29an, hiru fusilatuei eta hauen senideei aitortza publikoa egingo zaie, 78 urte geroago. Lehenbizi udaletxean egingo dute ekitaldia, eta ondoren Amasako hilerrira joango dira, eta hiru fusilatuen gorpuzkinak hilobiratuta dauden panteoian plaka bat jarriko da hiruren izenekin. Gehiago irakurri.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana